Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 29 nepaldarrakelgDebabarrenan bizi diren zenbait nepaldar Kalegoen plazan egongo dira bihar, 10:00etatik 20:00etara, Nepalen gertatu den lurrikarak kaltetutako lagunentzako laguntza batzen. Era berean, apaingarriak eta osagarriak egiten dituzten Xarlem Kreazioak-eko kideek nepaldarrei laguntzeko kartera solidarioak prestatzen ari direla jakinarazi dute.

Nepalen asteburuko lurrikarak kaltetu dituenei bidaltzeko dirua batzen eta horretarako dauden bide ezberdinen inguruan informazioa emateko mahaia jarriko dute bihar, hilak 30, Elgoibarko Kalegoen plazan. Diruaz gainera, era guztietako laguntza ongi-etorria izango dela jakinarazi dute Debabarrenan bizi diren nepaldarrek, besteak beste, arropak eta mantak.

• Kartera solidarioak

Elgoibarko Xarlem Kreazioak osatzen duten artisauak Nepalera egin zuten bidaia batean Papa´s Home izeneko umezurtz etxea ezagutu zuten, Kathmandu Valleyko Lalitpur auzoan. Asteburuko lurrikarak etxea kaltetu duela jakin dute orain. Umeak onik daude, baina zenbait egunetan kanpin dendetan bizi eta lo egin behar izan dute. Han ezagutu zituzten ume eta langileek laguntza behar dutela-eta, euren ondar alea jartzea erabaki dute. Kathmanduko Patan Durbar plaza bisitatu zutenean (lurrikaren ondorioz kalte handiak izan dituen den tenpluen plazetako bat), plazako postuetako batean oihal zati batzuk erosi zituzten Maialen Astigarraga eta Larraitz Lopezek, eta gordeta izan dituzte. Ehun horiek erabilita karterak egitea erabaki dute, eta karteren salmentatik ateratako dirua umezurtz etxera bideratzeko asmoa dute. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza