Lapurretak saihesteko aholkuei buruzko hitzaldia emango du Ertzaintzak Mendaron

Barren.eus 2018ko eka. 12a, 12:18

Ertzaintzako kideek 'Lapurretak sahiesteko bideak' izeneko hitzaldia eskainiko dute ostegunean, Mendaron.

Etxe eta saltokietan segurtasuna hobetzeko aholkuak emango dizkiete Ertzaintzako kideek herritarrei, Mendaroko Udalarekin batera antolatu duten hitzaldian. Ekainaren 14an, ostegunean, izango da hitzaldia, Lagun Betikoak elkartean, 17:00etan hasita.

Hitzaldia herritar ororentzat da, baita herrian denda, taberna edo enpresaren bat daukatenentzat.