Imsersok eskaintzen duen opor programarako izen-ematea zabalik dago

Barren.eus 2018ko eka. 12a, 10:57

Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailak jakinarazi du Espainiako Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak, Imsersok, urtero antolatzen duen adinekoentzako opor programan izena emateko epea zabalik dagoela.

 Imsersoren 2018-2019 denboraldiko opor programara eskaerak aurkezteko epea honakoa da: lehenengo akreditazio epea 2018ko maiatzaren 16tik ekainaren 14ra eta bigarren fasea, 2018ko ekainaren 15etik, 2019ko otsailaren 26ra izango da.
Interesatuek Udalaren Herritarren Arreta Bulegoan edo Jubilatuen Etxean eskura ditzakete eskaera orriak.