Haizeako emakumeek Soriara egin zuten asteburuko irteera

Barren.eus 2018ko eka. 6a, 14:08

Haizea emakumeen elkarteak antolatuta, Soriara joan ziren herriko hainbat emakume asteburuko bidaian. Ekainerako antolatu dituzten ekintzen berri ere eman dute Haizeakoek.

Sorian, Numancian, Burgo de Osman, CalataƱazorreko gazteluan eta herrian eta Rio Loboseko San Bartolome ermitan izan ziren bisitan, besteak beste. Asteburu "biziz" eta kulturaz beteriko izan dela jakinarazi dute.

2018 06 06 haizea emakumeak elgoibar soria gaztelua

Hilabetero antolatu ohi ditu ekintzak Haizeak Elgoibarko Udalaren eta Berdintasun mahaiaren laguntzarekin, eta ekainean emakumeentzako jabekuntza tailerrak, zine foruma eta batukada entsegua izango dituzte. Ikus ondorengo irudian:

2018 06 06 haizea elgoibar ekaina egitaraua