Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek Herriko Antzokian bilera egin zuten, besteak beste pentsioen inguruko zein protesta eredu erabili erabakitzeko. Adostu zuten hamabostean behin elkartzea Kalegoen plazan, 19:00etan, astelehenetan. Joan den maiatzaren 21ean batu ziren azkenengoz, eta hortaz, gaur (ekainak 4) ere kalera eramango dute protesta.
• Bilera irekia, ekainaren 6an
Pentsioei buruzko berbaldi irekia antolatu du Duintasunak eguaztenerako. Kultur Etxean izango da, 11:00etan.