Janari bilketa egingo dute Elgoibarren barixakuan eta zapatuan

Barren.eus 2018ko mai. 24a, 10:40

Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak deialdia egin dute Gipuzkoako elikagai bankuaren elikagai bilketan parte hartzeko. Barixakuan (maiatzak 25) eta zapatuan izango da Elgoibarko BM supermerkatuan.

Egun osoan jasoko dituzte elikagaiak, 9:30etik 21:30era bitartean. Boluntarioak ere behar dituzte janaria jasotzeko eta lan horretan aritzeko prest daudenek 688 679 456 zenbakira deitu behar dute, 11:00ak eta 14:00ak bitartean. Boluntarioek, txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei, poltsa bat eskaini eta poltsa janariarekin bueltatzera gonbidatuko dituzte. Ondoren, poltsak jaso eta dohaintzan emandakoa propio prestatutako enbalajeetan jarriko dute. Elgoibarren, 2014 urtetik hona, adin txikikoekin batera parte har daiteke elikagaien bilketan,betiere, pertsona horiek balioetan hezteko helburuarekin. 

∞Lotura duten albisteak: