Zur eta lur gelditu dira Gure Esku Dagoko kideak globoei lotutako panpina topatu dutenean, Ermuaranbide eta San Roke lotzen dituen eskailera mekanikoen ondoan. Are gehiago, panpinak Gure Esku Dagoko jantzia soinean zeramala ikusi dutenean. "Nazio mailan diharduten Gure Esku Dagoko ordezkariei galdetu diegu ia zerbait zekiten edo eurek antolatutako ekimenen bat zen. Une horretan bertan, baina, 'hara, Gerbas' esan digu panpinarekin ikusi gaituen herritar batek. Dirudienez ezagutu egin du Abadiñoko jaietako maskota", azaldu dute panpina jaso duten lagunek.
Abadiñoko Txanporta plazan zeruratzen dute eta handik oso urrun amaitu izan du zenbait urtetan. Iaz, aldiz, ez zuten gehiago panpinaren berririk izan. Aurten Elgoibarren lur hartu du. Durangaldeko anboto.org-n argitaratu zuten bideoan, Gerbas hegan joan zen unea jaso zuten (behean duzue). Ikus daitekeenez, hasieran zituenak baino globo gutxiagorekin ailegatu da Elgoibarrera.
∞Lotura duten albisteak: