Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek Herriko Antzokian bilera egin zuten, besteak beste pentsioen inguruko zein protesta eredu erabili erabakitzeko. Adostu zuten aurrerantzean hamabostean behin elkartzea Kalegoen plazan, 19:00etan, astelehenetan. Maiatzaren 7an jende ugari elkartu zen plazan eta hurrengo hitzordua maiatzaren 21ean izango da.