Deba ibaia garbitzeko auzolana deitu dute iganderako Mendaron

Barren.eus 2018ko mai. 4a, 12:32

Deba ibaiko ertzak garbitzeko saioa antolatu dute elkarlanean Mendaroko Udalak, Ludotekak eta Arno Guraso Elkarteak, iganderako.

Nahi duten herritar guztiek har dezakete parte erreka garbiketan. Etxetik eskularruak ekartzeko eskatu dute antolatzaileek. Domekan (maiatzak 6) batuko dira Herriko Enparantzan, 11:00etan.