Atari eta solairu berean zeuden lapurrak sartu ziren bi etxebizitzak. Lapurretarako teknika aurreratuak erabili zituztela jakinarazi du etxejabeetako batek. Bere berbetan, behatxulotik egin zuten atea indarrez irekitzeko lehen saiakera. "Behatxuloa bere lekutik kendu, eta bertatik sartu zuten atearen barrualdeko heldulekua mugitzeko tresnaren bat. Giltzarekin itxita zegoenez, baina, ezin izan zuten atea zabaldu. Orduan, atearen sarraila puskatu zuten, eta sartu ziren gure etxean", azaldu du etxejabeak. Bitxiak, dirua, ordulari bat eta argazki kamera bat faltan igarri dituzte, beste zenbait gauzaren artean. Gauzak lapurtzeaz gainera, logela hankaz gora laga zietela dio, "tsunami bat igaro zela zirudien".
Elgoibarko Udaltzaingoko arduradunek jakinarazi dutenez, lapurreta kopuruak gora egin zuela igarri zuten apirilean, eta egoera aztertzeko bilerak egin dituzte Ertzaintzarekin. Bilera horien ondorioz, zaintzak ugaritzea erabaki zuten.
Apirilaren hasieran Sallobenteko elkartean eta Urazandiko Herri Gain elkartean sartu zirenm lapurrak, eta egun batzuk lehenago, autokarabana baten barruan lapurretan ari zirela atxilotu zituen bi lagun Elgoibarko Udaltzaingoak.
∞Lotura duten albisteak:
- Sallobenteko elkartean eta Urazandiko Herri-Gain elkartean sartu dira lapurrak (2018-04-03)
- Elgoibarko udaltzainek bi lagun atxilotu dituzte autokarabana baten barruan lapurretan ari zirela (2018-03-27)
- Musika eskolako ustezko lapurra atxilotu duela jakinarazi du Ertzaintzak (2017-05-10)
- Lapurreta egin dute musika eskolan, hirugarren aldiz hilabetean (2017-04-04)
- Txokolate fabrikan lapurreta egin zutelakoan bi gizonezko atxilotu dituzte Mendaron eta Deban (2016-04-21)
- Lapurreta egin dute Mendaroko Saint-Gerons txokolate dendan (2016-04-12)
- Lapurretan egin dute Otzak kafetegian (2016-02-29)