Herritar ugari elkartu da Elgoibar eta Mendaroko plazetan Iruñeko erasoaren epaia salatzeko

Barren.eus 2018ko api. 26a, 18:49

Nafarroako Auzitegiak Iruñeko erasoari lotuta eman duen epaia salatzeko elkarretaratze jendetsuak izan dira Elgoibarko eta Mendaroko plazetan. 

Iruñean 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia eman dute gaur. Auzipetutako bost gizonak sexu abusu delituagatik zigortu dituzte. Bederatzi urteko kartzela zigorra bete beharko dute eta 50.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiote biktimari. Epaimahaiak ez du frogatutzat jo indarkeria egon zenik eta sexu eraso delituagatik absolbitu egin dituzte.

Epaiak kontrako erreakzio ugari eragin ditu. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak lapiko jotzea antolatu du 19:00etarako, eta deialdia ordu eta erdi lehenago izan bada ere, Kalegoen plazan, jende ugari elkartu da "ez da abusua, bortxaketa da!' lelopean kazuela eta txistu hotsekin protesta egitera.

Mendaron "Nosotras somos manada" lelopean egin dute justizia patriarkalaren aurkako elkarretaratzea.

2018 04 28 Kontzentrazioa2

 2018 04 28 Kontzentrazioa3

 lapiko jotzea irunea epaia

mendaro lapikokotze lamanada

mendaro lapikokotze lamanada 1

mendaro lapikokotze lamanada plaza