"Justizia patriarkalaren kontra", elkarretaratzera deitu dute gaur iluntzerako

Barren.eus 2018ko api. 26a, 16:16

Iruñeko erasoaren epaia salatzeko elkarretaratzea eta lapiko jotzea egingo dituzte gaur Elgoibarren eta Mendaron.

Gaur jakin dugu Iruñean 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia. Sexu abusu delituagatik zigortu dituzte auzipetutako bost gizonak eta bederatzi urteko kartzela zigorra bete beharko dute eta 50.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiote biktimari. Sexu eraso delituagatik absolbitu egin dituzte, baina, epaimahaiak ez duelako frogatutzat jo indarkeria egon zenik. Luze gabe iritsi dira erreakzioak. Udaletxe aurretan biltzera deitu dute gaur 19:00etarako eta beste horrenbeste bihar eguerdirako.

Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak lapiko jotzea antolatu du 19:00etarako, Kalegoen plazan, "ez da abusua, bortxaketa da!' lelopean.