Hamabostean behin irtengo dira kalera jubilatu eta pentsiodunak

Barren.eus 2018ko api. 18a, 21:30

Joan zen ostegunean billkura berezia egin zuten Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek Herriko Antzokian, besteak beste ordura arteko protesta-ereduarekin jarraitu ala ez erabakitzeko.

Bilera hartan erabaki zuten aurrerantzean hamabostean behin irtengo direla Kalegoen plazara, astelehenero, 19:00etan. Astelehenean egin zuten hil honetakoa (goiko argazkian) eta maiatzean, 7an eta 21ean irtengo dira.

Lotura duten albisteak: