Gaur, 18:30ean, Melitonetik Albitxurirako bidean dagoen Andone Enea etxean eztanda bat izan da. Ertzainek jakinarazi digutenez, gas kontagailuak dauden lekuan gertatu da eztanda, eraikinaren beheko solairuan, eta ondorioz sua sortu da. Eztandaren eraginez, 57 urteko gizonezko bat zaurituta eraman dute Mendaroko ospitalera. Suhiltzaileak lekuan bertan daude eta sua menderatuta dagoela adierazi digute.
Eraikinak dituen txebizitzatan kalteak utzi dituela egiaztatu dute suhiltzaileek, Naturgaseko teknikariek eta udaltzainek. Ondorioz, bizilagunek gaua etxetik kanpo pasa beharko dute. Eztandak kaltetu dituen etxebizitzetako dozena bat bizilaguni hotel batean ostatu emango die Elgoibarko Udalak.