Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 21 erauskinortizhirianBanketxeen gehiegikeriazko praktikei buruzko hitzaldia antolatu dute Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak eta Debabarreneko Etxe Kaleratzeak Stop elkarteek gaurko (apirilak 21). Bereziki abal emaileei dagokien klausulei buruz hitz egingo dute.

Gipuzkoako Stop Desahucios taldeko Jose Mari Erauskin eta Maite Ortiz abokatuak (goiko argazkian) izango dira hizlariak, eta bestea beste, mailegu hipotekarioetan bezeroak sinatzen duen momentutik banketxeak zein ìgehiegikeriaî egiten dituen azalduko dute. Bereziki abal emaileei dagokien klausulei buruz hitz egingo dute. 

Antolatzaileek esandakoaren arabera, klausula horien eraginez abal-emaileak ere ari dira etxetik kaleratzen, eta horri buruzko informazioa emango dute. Hitzaldia gaur izango da, 19:00etatik aurrera, kultur etxeko hitzaldi gelan. 45 minutukoa izango da, eta bukaeran herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza