Elgoibarko udaltzainek bi lagun atxilotu dituzte autokarabana baten barruan lapurretan ari zirela

Barren.eus 2018ko mar. 27a, 12:27

Elgoibarko hainbat gunetan aparkatuta dauden autokarabanetan lapurretak egin dituzte, atzo gauean eta gaur goizaldean. Udaltzainek bi gizonezko atxilotu dituzte Basarte kalean aparkatutako autokarabana baten barruan, lapurretan ari ziren unean.

Olasope industrialdean aparkatutako zenbait autokarabanetan sartu dira lapurrak. Gero, Basarte kalean aparkatuta zegoen beste batean lapurretan ari ziren unean harrapatu dituzte Udaltzainek. Atxilotutako bi lagunak adin txikikoak direla jakinarazi dute Udaltzaingotik. Beste bi ustezko lapurrek ihes egitea lortu dutela ere azaldu dute. Autokarabanaren jabeak BARRENi jakinarazi dionez, gauerdia pasatxoan jaso zuten udaltzainen deia, euren autokarabana barruan lapurrak atzeman zituztela esanez. Zerbait susmagarria ikusi zuen herritar baten abisua jaso zuten udaltzainek. Udaltzainek eginiko lana eta abisua eman zuen herritarrarena txalotu ditu autokarabanaren ugazabak. Udaltzaingoa zer lapurtu duten ikertzen ari da. Atxilotuak Ertzaintzaren esku laga zituzten.

autokarabana sigma