Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako Foru Aldundiko Etxean bizi programa pilotua Elgoibarren jarri dute abian, Gipuzkoan estreinakoz.
Adinekoen bizi-kalitatea ondu eta adinekoek euren etxeetan bizitzen jarrai dezaten bilatzen du programak. Horretarako, erabiltzaileen nahiz haien zaintzaz arduratzen direnenen behar eta lehentasunen araberako osasun eta gizarte arloko arreta integratua bermatu diete. Ikerketa-ekintza bat diseinatu dute hainbat ereduren eraginkortasunari buruzko informazioarekin eta esperientzia Elgoibarren abiarazi dute.
Aldundiko arduradunek eguaztenean aurkeztu zuten Etxean Bizi proiektua, eta barixakuan elgoibartarrentzako aurkezpen publikoa egin zuten musika eskolan. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, Mayte Sancho Matia Fundazioko zuzendari zientifikoak, Elgoibarko Alkate Ane Beitiak eta Elgoibarko Udaleko gizarte langile Idoia Uribarrik azaldu zituzten programa pilotu honen nondik-norakoak. Elgoibarren egin asmo dutenaren berri ematen duen bideo bat ere aurkeztu zuten, mendekotasun egoeran dauden elgoibartarrak protagonista dituena. Ekitaldiaren amaieran, herritarren galderak erantzun zituzten agintariek.
Mayte Sanchok azaldu zuenez, urtebetez, Bigarren graduko mendekotasuna duten 200 pertsonekin egingo dute lan. Horietatik 100 "talde esperimentalean" egongo dira, eta era guztietako arretak bilduko dituen "arreta eredu bat" jasoko dute: gizarte arreta, osasun arreta, boluntario ekintza eta gertuko zerbitzuetatik eta inguru komunitariotik datozen beste hainbat. Beste 100 pertsonek (kontroleko taldea), aldiz, egun jasotzen duten arreta jasotzen jarraituko dute, eta ondoren talde bateko kideen eta bestekoen arteko aldea aztertuko dute, bizi kalitatea aintzat hartuta.Mayte Sanchok azaldu zuenez, urtebetez, Bigarren graduko mendekotasuna duten 200 pertsonekin egingo dute lan. Horietatik 100 "talde esperimentalean" egongo dira, eta era guztietako arretak bilduko dituen "arreta eredu bat" jasoko dute: gizarte arreta, osasun arreta, boluntario ekintza eta gertuko zerbitzuetatik eta inguru komunitariotik datozen beste hainbat. Beste 100 pertsonek (kontroleko taldea), aldiz, egun jasotzen duten arreta jasotzen jarraituko dute, eta ondoren talde bateko kideen eta bestekoen arteko aldea aztertuko dute, bizi kalitatea aintzat hartuta.Etxean Bizik programak ematen dituen emaitzekin "erantzun bat eta zerbitzuen zorro bat" eskainiko dute sustatzaileek. Zerbitzuen zorro hori tokiko administrazioen, osasun sistemaren eta hirugarren sektoreko eragileen laguntzarekin definituko da, eta "arreta guztiak integratu eta koordinatuko ditu". Ereduaren jasangarritasuna aztertzeko, kostuen azterketa ere egingo dute, eta Deustuko Unibertsitatea arduratuko da horretaz.
"Proiektu hau aukera paregabea da guretzat, mendekotasun egoeran dauden adinekoen egoera zehaztasunez ezagutzeko, baina baita zuentzat eta guzarte osoarentzat ere, azaldu zuen Maite Peña diputatuak. Komunitate guztiaren konpromisoa beharrezkoa dela gaineratu zuen eta adinekoen zaintzan Elgoibarko gizonengan ikusi duen inplikazioa ikusteak poz handia eman diola ere nabarmendu zuen.