Pentsioen inguruko bi mozio eztabaidatuko dituzte egueneko plenoan

Barren.eus 2018ko mar. 20a, 13:56

Martxoko ohiko plenoa egingo dute eguenean, hilaren 22an, Elgoibarko udaletxean. Bi mozio aurkeztu dituzte bilkurara, biak pentsioekin zerikusia dutenak.

Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak proposatu eta Elgoibarko EHBilduk aurkeztutakoa izango da lehen mozioa. EAJ-PNV alderdiak aurkeztu du bigarren mozioa, hori ere pentsioen sistema publikoari buruzkoa.

Duintasuna elkarteko kideek plenoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak, "ez bakarrik pentsiodunak edo erretiratuak, guztioi eragiten digun gaia delako", adierazi dute. Duintasunak proposatutako mozioak jubi­latu eta pentsionisten eskae­rak jasotzen ditu: %0,25eko igoerarekin apur­tzea, 1.080 euroko pentsio mi­ni­moa ezartzea, KPIa erre­fe­ren­tzia bezala hartzea igoerak aplikatzeko, eta Babes eta Se­gur­tasun Sozialerako era­kun­de propioa sortzea EAEn. (Irakurri hemen Duintasunaren mozio proposamena osorik -PDF-)