Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera hutsaren hurrengoa dela protesta egiteko, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzeko batu ziren berriro erretirodunak eta pentsiodunak, Euskal Herrian azken asteetan han eta hemen helburu berarekin egiten ari diren mobilizazioekin bat eginda. Elgoibarren joan den otsailean ere atera ziren plazara.