Apraizko araztegiko teknikariek baieztatu zutenez, ezbehar bat izan zuten eta garbitzen ari ziren hondakin-urak isuri ziren ibaira. Goiz jakinarazita, URA Agentziako teknikariek garaiz ikertu ahal izan zuten, baita ibaian fauna hilik ez zela baieztatu ere. Teknikariok araztegira jo zuten; isurketa-jatorria zehazteko eta isurketa etenarazteko ohartarazteko. Aurrez ere isurketak izan direnez, jarraipena egiteko jarritako kameren irudiak ere eskuratu dituzte URA Agentziakoek. Ikerketa bukatutakoan, zehapen-txostena irekiko dela gaineratu dute, hala egiteko oinarririk balego.
Uraren Euskal Agentziatik gogorarazi dute ibaian atzematen den edozein isurketa edo anomaliaren berri emateko bidea 112ra deitzea dela, ezarritako protokoloak abian jarri daitezen, erasana gutxiarazteko eta jatorria zehaztu ahal izateko.
∞ Lotura duten albisteak: