Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

isuria deba altzola patxi casalAltzolan, Deba ibaian agertu diren aparren jatorria ikertzen ari dela jakinarazi du URA-Uraren Euskal Agentziak. Auzokoen abisua jaso ostean, apartutako uren laginak jaso dituzte. Aparrok aurrez ere agertu izan dira leku berean.

Aparrok aurrez ere agertu direla-eta, kamera bat jarri zuen URA agentziak, ibaiari etenik gabeko jarraipena egiteko, aparren jatorria argitzeko asmoz.
Gainera, ibaian arazoren bat ikusten denean 112 telefonora deitzea “oso garrantzitsua” dela gogorarazi die Agentziak herritarrei, protokoloak martxan jartzeko. Gaurkoan ere auzokoek eman dute isuriaren berri. Altzola Basque Water enpresak, esaterako, sare sozialen bidez zabaldu ditu Deba ibaia aparrez beteta ikus daitezkeen argazkiak. Patxi Casalek bideo baten bidez erakutsi du Deba ibaiak Altzola parean zuen itxura, eta salaketa mezua eman du argitara norbaitek esku har dezan. Gaur ibaian hartutako laginen analisia egin eta ikerketa amaitutakoan espedientea zabalduko dutela jakinazari du URA agentziak.
• Zianuro isurketa Soraluzen
Joan den otsailaren 12an ehunka arrain hilda agertu ziren Deba ibaian, Soraluze parean. Salaketa egin zen egun berean hartu zituzten uraren kalitatea aztertzeko laginak Gipuzkoako Foru Aldundiko Arrantza eta Ehiza saileko beharginek, eta eginiko analisiek Deba ibaian zianuroa atzeman zuten.

∞ Lotura duten albisteak:

isuria deba altzola altzolaurak

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza