Elgoibarko Emakumeen Batukadak girotuta, herriko kaleak gurutzatu dituzte ehunka lagunek Martxa Morea osatuz.
Mundua mugitzeko planto egin dute gaur emakumeek, eta modu ezberdinetara bistaratu da emakumen lanen ikusezintasuna. Aldarrikapenek ere izan dute baina lekua gaurkoa moduko egun seinalatuan, eta emakumeek plazara atera dute borroka feminista, aurten bereziki, emakumeek egiten duten lanari duen balioa aitortzeko eskatzeko, horixe baitzen gaurko deitua zegoen greba feministaren helburu nagusietako bat.