Elurrak bazter guztiak zuritu ditu

Barren.eus 2018ko ots. 28a, 07:34

Euskal Herriko bazter guztiak zuritu ditu elurrak otsaileko azken egunean. Elgoibarren eta Mendaron ere azken urteetako elurterik handiena bota du eta arazoak eragiten ari da errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du elurragatik asteazken honetarako, eta 15:00ak arte egongo da indarrean. 

Elur-maila 0 eta 100 metro artean ibiliko da egunaren lehen zatian, eta gora egingo du arratsaldean, 1.000 metrotik gora egingo baitu elurra; gauean, berriz, 1.500 metrora. Prezipitazio arinak edo moderatuak izango dira, eta barnealdean maizago izan daitezke.

elurra elgoibar 1

 elurra elgoibargatza

elurra elgoibar urazandi

elurra elgoibar

elurra elgoibar 2