Emakumeentzako hausnarketa tailerra izango da otsailaren 19an

Barren.eus 2018ko ots. 14a, 12:58

Neure buruarekin leial izatea hitzematen dut izeneko hausnarketarako tailerra antolatu du Elgoibarko Emakumeentzako Jabetze Eskolak astelehenerako, otsailaren 19rako.

Elgoibarko Udalak, Berrdintasun Sailaren bitartez egingo du Neure buruarekin leial izatea hitzematen dut izeneko tailerra. Sarrera doakoa eta librea izango da eta Kultur Etxeko hitzaldi gelan egingo dute 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Loredi Salegi elgoibartarrak zuzenduko du eta gaztelaniaz izango da.

Tailer honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 943 741 050 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi beharko da: berdintasuna@elgoibar.eus.