Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gorpuzkinak etxeberria2Olasoko hilerrian dagoen Duintasunaren Kolunbarioan hobiratuko dituzte barixaku honetan (otsailak 9), azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak, tartean 2016an Zelaietaburun berreskuratu zituzten hiru gudarien gorpuzkinak.

Etxebarrian, Elgoibarko lurretatik metro gutxira dagoen Zelaietaburu izeneko muinoan, 36ko Gerrako hiru gudariren gorpuzkiak aurkitu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko martxoaren 5ean eta 6an. Egoera txarrean aurkitu zituzten gorpuzkinak, deseginda, eta ezin izan dituzte identifikatu. Edonola ere, orain, beste gudari batzuekin batera hartuko dute atseden Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan. Izan ere, Zelaietaburuko gorpuzkinez gainera, azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak ehortziko dituzte, euretatik 21 identifikatu gabekoak.
Gogora Institutuak antolatutako ekitaldia ekitaldia 11:00etan hasiko da, barixakuan. Hobiratzean familiek, elkarte historikoek eta memoria historikoko elkarteek parte hartuko dute eta baita, identifikatu gabe dauden gorpuzkiak aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek ere. Elgoibarko alkate Ane Beitiak ere parte hartuko du ekitaldian.

zelaietaburu gudariak gorpuzkinak pako etxeberria ahaztuen oroimena

Lotura duten albisteak:

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza