Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

orga jasotzailea gurutze gorria elgoibar ulmaElgoibarko Gurutze Gorriko presidente Julian Rodriguezek azaldu duenez, orga jasotzaile berriari esker lagun bakarrak egingo du orain arte lauk egiten zuten lana. Gipuzkoako Elikagaien Bankutik ekartzen dituzten elikagaiak kudeatzeko erabiliko dute Ulma enpresak kostu prezioan saldu dien orga.

Elgoibarko Gurutze Gorriak 32.000 kilo elikagai banatu zituen 2017an beharrean dauden familien artean. Elgoibarko 128 familiak (451 lagun) eta Soraluzeko 52 familiak (143 lagun) jaso zuten laguntza hori. Hilean behin, gutxienez, banatzen dituzte elikagaiak. 

Bergaran dagoen Gipuzkoako Elikagai Bankutik ekartzen dute banatu beharrekoa euren egoitzara, Pedro Mugurutzako eskola egon zen eraikinera, Aita Agirretik hara lekuz aldatu baitziren. Elikagaiak furgonetatik jaitsi eta egoitzan gordetzeko lau lagun behar zituzten lehen. "Hiru palet kabitzen dira furgonetan, bakoitza 500 kilotik gorakoa. Lau lagun behar genituen elikagaiak gordetzeko, eta izerditan bukatzen genuen. Orain, orga jasotzaileari esker, pertsona bakarrak hustu dezake zama. Asko erraztu digu lana", azaldu du Julian Rodriguezek.
Ulma eraikuntza kooperatibari erosi diote orga jasotzailea. "Bigarren eskukoa den arren kostu prezioan saldu digutela eskertu nahi diogu Ulmari. Gainera, mantenua egin dote eta txukun txukun prestatu digute guretzako", esan du Elgoibarko Gurutze Gorriko presidenteak Ulmako ordezkari Luis Felipe Lopezen aurrean.
Gipuzkoako Elikagainen Bankuko laguntzaz gainera, Europatik etortzen dena ere kudeatzen du Gurutze Gorriak. Urtean hiru bat aldiz jasotzen dute Europar Batasunak familia behartsuenei laguntzeko helarazten dien laguntza. "Hor jasotzen ditugun paletek 500 kilotik gorako pisua dute eta horiek batetik bestera mugitzeko primeran etorriko zaigu orga.

orga jasotzailea gurutze gorria elgoibar ulma mugurutza

gurutze gorria elgoibar mugurutzan

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza