Hondakinen bilketa sistema berriari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Mendaron eta Elgoibarren

Barren.eus 2018ko urt. 22a, 13:41

Debabarrenako Mankomunitatea hondakinen bilketa sistema aldatzen ari da eskualdean. Sistema berriaren nondik norakoak ezagutzera emateko hitzaldi informatiboak eskainiko dituzte Mendaron (urtarrilak 23) eta Elgoibarren (urtarrilak 29).

Hondakinen bilketarako sistema berrian, orain arteko edukiontzi berdeak kendu (hondakinak nahasian botatzen ziren edukiontzi hauetan), eta txartelarekin irekitzen diren edukiontzi grisak jarriko dituzte herriko kaleetan. Aurrerantzean, hortaz, hondakin organikoaak jasotzeko erabiltzen den edukiontzi marroiarekin bezala, grisa irekitzeko ere txartela beharko da. Sistema berria ezarrita hondakinen bilketa selektiboa handiagotu nahi du Mankomunitateak, Europak behartzen dituen helburuak betetzeko. Dagoeneko organikorako txartela daukatenek, txartel berdina erabiliko ahal izango dute hemendik aurrera errefusaren edukiontzi grisa irekitzeko.
Sistemaren nondik norakoak ezagutarazteko hitzaldi informatiboak eskainiko dituzte. Mendaron urtarrilaren 23an, martitzena, izango da, 18:30ean udaletxeko Udalbatza aretoan.
Elgoibarren bi saio eskainiko dituzte Kultur Etxean, urtarrilaren 29an, bata herritar guztientzat eta bestea merkatarientzat bereziki.

  • Merkatarientzako saioa: 16:00etan.
  • Herritarrentzako saio irekia: 18:00etan.

∞ Lotura duten albisteak:

errefusa edukiontzia elgoibar urazandi 1