San Bizente eguna ospatu dute Azkue auzoan

Barren.eus 2018ko urt. 22a, 13:07

San Bizenteko hotza, neguaren bihotza dio esaera zaharrak, tradizioaren arabera neguko hotzena izaten delako egun hau, neguko bihotza. Hotz handiegirik gabe ospatu dute gaur, urtarrilak 22, San Bizente eguna Azkue auzoko San Bizente-San Roke ermitan.

Urtero bezala, aurten ere ospatu dute San Bizente eguna Azkue-San Roke auzoan. Prozesioan atera dute sainduaren irudia eta meza ospatu dute gero, 11:00etan. Ondoren, beti bezala, auzotarrek elkartea zabaldu eta salda eta txorizoa banatu dituzte gerturatu direnen artean. 

San Bizente Huescan jaio zen eta Valentzian hil 304. urtean. Eliza katolikoaren arabera, Lorentzorekin eta Estebanekin batera, Bizente da kristogatik bizia eman zuten hiru martiri nagusietako bat. Eskuan palma adarra duela irudikatzen da San Bizente. Informazio osoagoa hemen eta hemen.

san bizente azkue san roke elgoibar prozesioa 1

san bizente azkue san roke elgoibar prozesioa apaiza

san bizente azkue san roke elgoibar prozesioa atkupeetan

san bizente azkue san roke elgoibar prozesioa meza

san bizente azkue san roke elgoibar prozesioa meza2