Elgoibarko eta Mendaroko boluntarioek herriko supermerkatuen laguntzarekin, urtarrilaren bukaerara bitartean jasoko dituzte elikagaiak Elgoibarren BM eta Eroski supermerkatuetan eta Mendaron Coviranen eta Puxikan. Jasoko dituzten produktuak honakoak dira: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluze eta sardina latak, olioa eta konpresak. Beirarik gabeko poteak lehenetsiko dituzte.
Otsailean abiatuko da elikagaiez beteriko karabana Euskal Herritik Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara. Saharako errefuxiatuen aldeko hamalaugarren Euskal Karabana izango da aurtengoa.