Guztira, 77 familietako 160 umeri banatu dizkiete Gurutze Gorriak batutako jostailuak. Batu eta banatu dituzten jostailu guztiak berriak ziren. Gurutze Gorriko arduradunek kanpaina hau aurrera eramaten lagundu dieten herritarrei eta dendei eskerrak eman dizkiete, eta baita herriko enpresei ere, “bereziki Danobat, Etxetar, Besa eta Ojmar enpresak nabarmendu nahi ditugu jostailuak erosteko eman diguten diruagatik. Oso pozik gaude herritarrek eta enpresek eskaini diguten arretarekin eta erakutsi duten eskuzabaltasunarekin, eta, batez ere, jostailuak jaso dituzten haurren irrifarreak eman digu bizipoza”.