Pertsona bakoitzak momentu bati emango dio garrantzia eta errealitate berdina modu ezberdinean bizi daitekeela ikustea da asmoa. Edurne Izagirre psikologoaren gidaritzapean saioak liburutegian izango dira 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Egunak honakoak dira: urtarrilak 17 eta 31, otsailak 14 eta 28; eta martxoak 14. Izena emateko gaur, urtarriaren 12a, da azken eguna, liburutegian bertan edo mendarotratuon.blogspot.com helbidean.