Flora eta Felisa Etxabe ahizpa bikiek 100 urte bete dituzte

Barren.eus 2018ko urt. 8a, 18:25

1918ko Errege egunean jaio ziren Flora eta Felisa Etxabe Egibar ahizpa bikiak Azkoitian. Felisak 60 urtetik gora daramatza Elgoibarren bizitzen. Bi ahizpek familiaz inguratuta ospatu zuten 100. urtebetetzea.

Ehun urte betetzera ailegatzea ezhokikoa bada, zer esanik ez bi ahizka bikik lortzen badute. Bizimoduak izango du zeresanik ehun urte hartzeko, baina bistan da geneek ere baldintzatzen dutela bizi itxaropena. 

Gainera, ehun urtera osasuntsu ailegatu dira Flora eta Felisa Etxabe ahizpa bikiak, biek parte hartu baitzuten urtebetetze ospakizunetan (goiko argazkian). Familiakoen babesean ospatu zuten urtemuga eta Errege eguna (urtarrilak 6). Azkoitiko Udalak ere bat egin zuen ospakizunarekin eta Javier Zubizarreta alkateak eta Nekane Larrañaga zinegotziak oroigarri eta lore-sorta bana eman zien Florari eta Felisari.

flora felisa etxabe elgoibar familiagaz