Farola bat jausi da Urazandiko autobus geralekuaren ondoan

Barren.eus 2018ko urt. 2a, 11:32

Kale-argi bat erori da Urazandi auzorako zubiaren ondoan dagoen autobus geralekuaren ondoan. Zorionez, ez du inor azpian hartu eta ibai aldera erori da, errepiderantz erori beharrean. Petril zatia apurtu duela izan da kalte bakarra.

Ezin izan dugu argitu haizearen eraginez ala ibilgailuren batek kolpea jota erori den lurrera farola, ibilgailuren batena izan daitekeen margoa ikus baidaiteke farolaren oinean.

farola jausita king kong