7.895 kilo janari bildu dituzte aurtengo janari bilketan, aurrekoan baino 5.000 kilo gutxiago

Barren.eus 2017ko abe. 13a, 21:49

Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak deituta janari bilketa egin zen Elgoibarren abenduko lehen asteburuan, eta aurtengo kanpainan 7.895 kilo janari eta bonotan 4.965 euro bildu dituzte. Joan den maiatzean egin zuten janari bilketan (13.050 kilo) baino kilo gutxiago batu dituzte oraingoan.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergaran duen biltegira bidali da janaria, eta handik helaraziko dizkiete elikagaiak beharra duten familiei. Gizarteratze Mahaiak eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie janari bilketan parte hartu duten bolondresei eta herritarrei, "elur denboralea izan arren, 2017 urteko elikagai bilketa handian parte hartu duten pertsona guztiei". Horrez gain, Sanlo eta C.D. Elgoibar klubei eskerrak eman dizkiete, bereziki, elikagai bilketa kanpainarekin bat egin dutelako aurten ere. Bi klub horiei esker 250 kilo janari bildu dira.

• Elgoibarren urtez urte batutako janari kopuruak:

  • 2013an 6.565 kilo elikagai bildu ziren.
  • 2014an 9.980 Kg elikagai bildu ziren.
  • 2015ean 16.550 Kg elikagai bildu ziren.
  • 2016an 12.524 Kg elikagai bildu ziren eta 2.583€ bonotan.
  • 2017an -maiatzean- 13.050 kilo elikagai bildu zituzten

janari bilketa netto elgoibar

janari bilketa elgoibar eroski bolondresak

∞Lotura duten albisteak: