Abenduko lehen eguna negu girokoa izan da eta elurrak mendigainak zuritu ditu Elgoibar eta Mendaro inguruetan, eta herrigunean ere bota du elurra mara-mara, hainbat unetan. Irristakor eta arriskutsu gelditu dira hainbat bide; baina, bestalde, jolasean aritzeko aukera ere eman die umeei eta gazteei batez ere.