Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 31 sanlazaroegoitza201410Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko ikus onespena eman dio Zumaia, Azkoitia, Villabona eta Elgoibarko –San Lazaro zahar egoitza- udal egoitzak Kabia foru erakundeari eskualdatzeko proiektuari. Modu horretan, beharrezkoa zen azken izapidea egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro horien kudeaketaz arduratzeko udal horiekin hitzarmena izenpetu dezan, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoaren arabera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren albistegian argitaratu dute berria. Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatua pozik azaldu da eskumenak berrantolatzeko prozesuak daraman bidearekin, horri esker erantzun bat ematen baitzaie udalen aldarrikapenei eta Legeak agindutakoa bete baitaiteke. Foru diputatuak iragarri du datozen egunetan bisitatuko dituela Foru Aldundiaren eskuetara pasako diren egoitzak, bertako erabiltzaileei eta langileei lasaitasun mezu bat helarazteko. Zentzu horretan, ziurtatu du ez dela aldaketarik egongo egoiliarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean ez eta baldintzetan ere. Era berean, gogorarazi du Foru Aldundiak blindatu egin dituela zentroetako langileen lan baldintzak, udalekin sinatu beharreko hitzarmenetan klausula bat erantsiz lanpostu guztiei eta lan baldintza guztiei eutsiko zaiela bermatzeko.

• Prozesua, hiru fasetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Kabia izeneko erakunde autonomoa sortu du zentro horien kudeaketa bere gain hartzeko, eta prozesua hiru fasetan osatuko da. Aurten bertan, Elgoibar, Azkoitia, Elgoibar, Villabona eta Zumaiako egoitzekin hasiko da prozesua, eta gero Lasarte-Oriakoa gehituko zaio. 2016rako Kabia organismoak beste sei egoitza kudeatuko ditu, Andoain, Arrasate, Eibar, Errenteria, Irun eta Pasaiakoak. Bukatzeko, Bergara, Hernani, Oñati, Ordizia eta Tolosako egoitzak pixkanaka pasako dira Foru Aldundiaren eskuetara 2017 eta 2018an. Horrela, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako egutegia beteko dela jakinarazi dute, eskumenen eskualdatzea osatzeko 2018. urtea jarri baitzuten epemuga gisa.

Lotura duten albisteak: 

  

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza