Bigarren eskuko merkatuarekin amaitu zen aurtengoz Mugikortasun Astea

Barren.eus 2017ko aza. 28a, 21:18

Autoek hartzen duten gune publikoaz ohartarazteko astea izan zen aurrekoa Elgoibarren, eta ez zen oharkabean pasatu. Ez behintzat aulkiz eta lorontzi handiz inguratuta Kalebarren plazan jarri zuten belar artifizialeko gunea, asko izan zirelako zer oten zen galdezka urreratu zirenak.

Aldi baterako jarri zuen Udalak, Mugikortasun Iraunkorraren Asteak iraun zuen bitartean, hain justu ere, azaroaren 20tik 25era. Izan ere, joan den zapatuan amaitu ziren Mugikortasun Astearen barruan antolatutako ekintzak, lekuederren egin zuten bigarren eskuko merkatuarekin. Herriko eskola-umeek etxean egoera onean zituzten jostailuak, liburuak eta beste zenbait gauza jarri zituzten salgai. Parrokiako Misio taldeak, bestalde, bidezko merkataritzako produktuak saldu zituen.
Herriko erakusleihoak eta hormak ere apaindu dituzte joan den astean horma-argazki handiekin eta herriko hainbat artista eta artisauren lanekin. Mugikortasun Astean bestelako hainbat ekimen ere egin zituzten, adinekoen taldekoekin eta eskola-umeekin, besteak beste.

∞ Lotura duten albisteak:

mugikortasun iraunkorra astea elgoibar murala 1

mugikortasun iraunkorra astea elgoibar eskaparateak

mugikortasun iraunkorra astea elgoibar murala

mugikortasun astea alex berastegi murala elgoibar

mugikortasun astea elgoibar ibilaldia

mugikortasun astea elgoibar 2

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar 3

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar 1

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar 4

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar liburua

eskuko merkatua mugikortasun astea elgoibar bidezko merkataritza