Herriko elkarteek txandaka kudeatzen dute hileko azken zapatuko ferian Udalak jartzen duen txosna, eta biltzen duten dirua autofinantziaziorako izaten da. Bihar, baina, Meka lanbide eskolan Gizarteratzea ikasten diharduen ikasle talde batek kudeatuko du.
Iaz, Aspanogi haur minbizidunen guraso elkarteari buruzko lan bat aurkeztu zuen talde horrek eta taldekideei iruditu zitzaien zer edo zer egin zezaketela trukean haiei laguntzeko. Hala, bihar goizez, txorizo pintxoak, salda eta Aspanogiren materiala salduko dituzte, eta biltzen duten dirua Aspanogiri emango diete gero. Era berean, jolasak ere egingo dituzte 11:30etik 13:00ak bitartean, eta ondoren, argazki erraldoi bat egin eta otar bat zozketatuko dute.