Azaroaren 25ean hamaika ekitaldi Elgoibarren eta Mendaron indarkeria matxista salatzeko

Barren.eus 2017ko aza. 23a, 19:24

Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarren zein Mendaron. Besteak beste, bi herrietan egingo dute aurten Woman in black ekimena, -Mendaron iaz egin zuten performance erako salaketa ekintza hori-. (egitaraua dauka)

Zapatuan, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna denez, aldarrikapena kalean bistaraziko dute Elgoibarren eta Mendaron. Gainera, Elgoibarko Udaleko bozeramaileen batzordeak Adierazpen Instituzionala (PDF) onartu du. Hona hemen antolatu dituzten ekimenak

AZAROAK 25, LARUNBATA

  • Elkarretaratzea: 12:00etan, Kalegoen plazan. Haizea emakume taldekoek batukada taldea osatu dute eta kalejira egingo dute aurrena. Era berean, eta hileko azken zapatua dela kontuan hartuta, Kale Kantariak ere batuko dira elkarretaratzera, eta denek batera Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkio kantua abestuko dute, tarte batez isilunea gorde ondoren. Antolatzaileak: Elgoibarko Emakumeen Kontseilua.
  • Emakumeentzako autodefentsa tailerra. 10:00etatik 12:30era, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. 14 urtez gorakoentzako ikastaroa da. Antolatzailea: Judo taldea.
  • ‘Woman in black’ ekimena. Kalegoen plazan izango da, 12:30ean, emakumeentzako autodefentsa tailerra bukatu ostean. Emakumeek, beltzez jantzita, indarkeria matxistak hil dituen emakumeak gogoraraziko dituzte lurrean euren siluetak marraztuz. Narrutsik talde feministak antolatuta.
  • Ekimen berezia Maalan. Oinetakoak pilatuko dituzte Maalan, indarkeria jasan duten pertsonak ordezkatzeko eta emakumeon ikur handi bat piztuko dute gertaera horien aurrean euren indarra agertzeko. 19:00etan izango da, eta parte hartzera doazenei oinetako pare bana eramateko eskatu diete.

AZAROAK 27, ASTELEHENA

  • Jabekuntza tailerrak. Azaroaren 27an egingo da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 18:30etik 20:30era. Loredi Salegik dinamizatuko du saioa eta gazteleraz izango da. Gaia: ‘Mikromatxismoa: eguneroko beste indarkeria motak’. Antolatzaileak: Elgoibarko Udaleko Berdintasun eta Ongizate sailak.

AZAROAK 29, ASTEAZKENA

  • Ipuin-kontalaria. ‘Berdin eta desberdin mila ipuin’ izenburuko ipuina kontatuko du Anduriña Zurutuzak, 17.00etan, Gotzon Garate liburutegian. Antolatzailea: liburutegia.

• MENDARON

  • ‘Woman in black’ azaroaren 24an, barixakua, 19:00etan, Herriko Enparantzan. Gizonek hildako emakumeak gogoraraziko dituzte. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatuta.
  • Eskulanak eta horma irudia: Azaroaren 22tik 24ra bitartean, eskulanak eta horma irudia egingo dituzte Mendaroko Ludotekan. Antolatzaileak: Mendaroko Tratu Onen Alfdeko Taldea, Ludoteka eta Gaztelekua.
  • Errespetuzko balorren tailerra: azaroaren 26an, igandea, 16:00etatik 18:00etara. Zubigazte.
  • Volar dokumentala. Abenduaren 15ean Volar dokumentala emango dute San Agustin aretoan. Emanaldiaren ostean, Mujeres al Cuadrado Elkarteko kideek solasaldia gidatuko dute.

womeninblack mendaro tb