Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

San Roke kaleko 26. atariko etxe batek su hartu du eta suhiltzaileek bosgarren solairuko balkoi batean babes hartuta zegoen bizilaguna erreskatatu dute. Suhiltzaileak ailegatu bitarteko uneak estutasunez beterikoak izan dira.

Laguntza eske ohiuka aritu da sutan zegoen etxebizitzako bizilaguna, eta lasaitzen ahalegindu dira kalean zeuden zenbait herritar, suhiltzaileak etorri bitartean. Etxe barrua sugarretan ikus zitekeen kaletik, eta Pedro Migel Urruzuno kalerantz ematen duen etxebizitzako balkoian hartu du babesa bizilagunak, makurtuta, ketik babes hartu nahian. Herritar asko batu dira kalean eta kezka eta tentsio uneak izan dira suhiltzaileak ailegatu artekoak. Suhiltzaileek garabiarekin atera dute gizona eta anbulantzian artatu dute gero. Handik Mendaroko ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu. Etxebizitza erabat kiskali da.

Lotura duten albisteak:

 etxea erre san roke elgoibar

sutea san roke elgoibar igo

sutea san roke elgoibar h5

sutea san roke elgoibar V4

etxea erre san roke elgoibar h1

etxea erre san roke elgoibar suhiltzaileak

etxea erre san roke elgoibar v1

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza