83 lagun agertu ziren Mendaroko ikastolan odola emateko prest, horietako bederatzi aurrez odola eman gabekoak. Hala, Mendaron ateratze bakar batean sekula izan duten odol emaile kopuru handiena izatea lortu zuten. 76 baietz izeneko erronka bota zieten herritarrei, 1999. urtean ateratze bakar batean parte hartu zuten odol emaileen kopurua -75 izan ziren- gainditu eta herritarrak odola ematera animatzeko helburuarekin. Odola eman ostean, ohiko jakiez gainera, Landa erretegiko kroketak jateko aukera izan zuten odol-emaileek.
∞Lotura duten albisteak: