Bakeaz eta bizikidetzaz gogoeta egiteko saioa Elgoibarren, azaroaren 20an

Barren.eus 2017ko aza. 17a, 14:17

Elkarrizketarako eta elkarri entzuteko espazio publiko bat sortu nahi luke Elgoibarko Bizikidetza Taldeak, eta bizikidetza hobetzeko pausoak emateko asmoz, gogoeta-saio bat antolatu dute azaroaren 20rako.

Elgoibarren bizikidetza lantzen. Nola nahiko zenuke eraiki bakea eta bizikidetza Elgoibarren? galderari erantzuten saiatuko dira, talde txikitan batuta. Jardunaldian parte hartzen dutenek proposatutako ideia eta ekarpenekin txostena osatuko dute gero, eta dokumentu hori udal ordezkariei ere bidaliko diete, Udalak antolatzen dituen ekimenetan kontuan har ditzaten. 

Kultur Etxeko Sotoan izango da bilkura, 18:30ean. Pare bat orduko gogoeta-saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak. Izena emateko. elgoibarbizikidetza@gmail.com / 943 251 005.

 Lotura duten albisteak: