Urtean hiru bider egiten dituzte odol ateratzeak Mendaron. Barixaku honetan, azaroaren 17an, izango da horietako bat, 17:30etik 20:30era bitartean, Ikastolako gimnasioan. Herritarrak odola ematera animatzeko, 76 baietz izeneko erronka jarri dute martxan antolatzaileek. 1999. urtean egin zuten ateratze batean 75 lagunek eman zutela odola gogora ekarri dute eta kopuru hori gainditzeko asmoarekin jarri diete erronka odol emaileei.
Ohikoa baino ordubete gehiago iraungo du ateratzeak eta erizain bat gehiago ere egongo da. "Mendarotar guztien laguntza behar degu, betiko emaileei eta berri guztiei ongietorria emango diegu", esan dute odol emaileen elkartetik.
Landako kroketak
Odola eman ondoren, indarrak berreskuratzeko eman ohi dituzten jakiez gainera, Landa erretegiko kroketa ere emango dizkiete oraingoan odola ematera joaten diren lagunei.