Gizakiaren barne irrikari buruzko hitzaldia eskainiko du Jose Cruz Igartuak eguenean

Barren.eus 2017ko aza. 14a, 10:59

Elgoibarko Isiltasunaren Eskolak antolatuta, gaurko gizakiaren barne irrikari buruzko hitzaldia eskainiko du Jose Cruz Igartua apaizak.

Jose Cruz Igartua aditua da horrelako gaietan, eta besteak beste, ondorengo gaiak landuko ditu saio horretan: Gizarte oro egituratzen da, gure irudiaren arabera eratu dugu erlijio bat, dena dago bilakaeran eta pizten gaituzten aldaketak.

Eguenean (azaroak 16) izango da hitzaldia, 20:00etatik aurrera, musika eskolako auditoriumean.

Ikus hemen, Igartuak espiritualiatateaz eta erligioaz eskaini zuen hitzaldia.