Elgoibarko udalbatzarra osatzen duten alderdietako ordezkariek, eta zenbait herritarrek, Giza Eskubideen Parkean batu dira 12:00etan eta bost minutuko elkarretaratze isila egin dute, Gernikako Arbolaren aurrean. Era berean, Elgoibarko alkate Ane Beitiak, Miren Arrate Arrieta eta Nerea Alustiza zinegotzien laguntzaz, lora sorta bat laga du zuhaitzaren oinetan.
• Memoria partekatu baterantz dokumentua
Hain zuzen ere, Memoria partekatu baterantz izenburuko dokumentua aurkeztu zuen Elgoibarko Udalak, joan den martitzenean. 1956. urtetik 2016ra bitartean herrian izan diren giza-eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeria-ekintzen gaineko dokumentu mardula elgoibar.eus webgunean dago. BARREN aldizkariaren 1053. zenbakian irakur dezakezue gai honen inguruko erreportajea.