Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gure balioak sariak ekitaldia mendaro felix etxeberriaGure Balioak saria jaso zuen atzo Felix Etxeberria Parapanek, Mendaroko San Agustin kultugunean egin zuten ekitaldian. Ibilbide oso baten aitortza izan zen. Epaimahaiak Etxeberriaren "ekimena eta izaera ekintzailea" nabarmendu zituen, eta baita haren "zintzotasuna, ausardia eta ekimen berriei egiteko ilusioa" ere. Felixek berak esker on hitzak izan zituen ibilbide osoan aliatu izan dituen lagunentzat, eta bereziki, Loli Canales emaztearentzat.

Juan, Nerea eta Maddi Arriola aita-alabek hasi zuten ekitaldia, biolin emanaldiarekin. Ondoren, Maite Maiora mendiko korrikalariak kirolaren balioez hitz egin zuen. Taldetasuna, konpromisoa, konfiantza, ausardia, ahalegina eta ekiteko ilusioa aipatu zituen, besteak beste, baloreen artean, eta horiek eta gehiago aitortu zizkioten ondoren Felix Etxeberria eguneko protagonistari. Haren ibilbidea laburtzen duen bideo bat ere jarri zuten (beherago duzue ikusgai), Etxeberriaren bultzada izan duten elkarte eta erakundeetako ordezkarien lekukotzekin, eta Parapan zerbait bada, euskaltzale amorratua eta ekintzaile saiatua dela nabarmendu zuten. Ekitaldia, 'Xalbadorren heriotzean' kantuarekin itxi zuten Arriola aita-alabek.

Felix Etxeberriaren ibilbidea, bideoan:

gure balioak sariak ekitaldia mendaro felix etxeberria parapan

gure balioak sariak ekitaldia mendaro talde argazkia

gure balioak sariak ekitaldia mendaro arriola biolinistak

gure balioak sariak ekitaldia mendaro maite maioraGure Balioak Saria Debegesa garapen agentziak sortu zuen 2010ean eta urtero banatu izan da. Aurreko edizioetan saridunak hauexek izan dira:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza