Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

Txankaua_2017-11-03_2017-11-17
 
 

joseba olazabal mendaro biolina elpaisGipuzkoako Foru Aldundiaren jakinarazpena jaso du A-8 autobideko zaratengatik protestan diharduen Joseba Olazabal mendaroarrak. Autobideko erabiltzaileen "arreta galtzea eragin dezaketen jarduerak" egiteari lagatzeko eta kartelik ez jartzeko errekerimendua jaso du. Bete ezean, 2.000 eta 8.000 euro bitarteko zigorra jaso dezakeela ohartarazi diote.

"Bide segurtasunaren kalterako, autobidearen erabiltzaileek arreta galtzea eragin dezaketen jarduerarik ez egitea, ezta kartelik jartzea ere" eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Joseba Olazabali bidali dion aurretiazko errekerimenduan. Bertan ageri denez, 1/06 F.D.A 96.4 artikulua urratzen ari da Olazabal, eta urraketa hori "larria" dela zehazten du. Eskaera "berehala" bete ezean, isuna 2.000 euro eta 7.999 euro bitartekoa izan daitekeela ohartarazten diote Olazabali. Honek, Youtuben jarri duen bideo batean eman du jakinarazpenaz duen iritziaren berri.
Joan den irailean Bidegik protestarako zerabiltzan kartelak kendu zizkiola salatu zuen Joseba Olazabalek.

Joseba Olazabal mendaroarra ezaguna egin da azken hilabeteetan, A-8 autobideko erabiltzaileen artean, bereziki, autobideko zarata salatzeko duen modu bitxiagatik. Biolina jotzen egoten da batzuetan, txirula besteetan, eta era eta mezu askotariko kartelak jarri izan ditu.
Olazabal autobide ondoan bizi da, Mendaroko Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jaso salatu du.

 

Joseba Olazabalek Youtuben jarri duen bideoa:

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza