Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

Txankaua_2017-11-03_2017-11-17
 
 

herri txiki infernu handi mendaro eitb grabatzenMendaron grabatzen dihardute egunotan Herri txiki infernu handi ETB1eko telebista saioa. Herritarrei egin dizkieten elkarrizketak azaroaren 16an erakutsiko dizkiete mendaroarrei, Goñati pilotalekuan eskainiko duten emanaldian, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek Sebastian Lizaso bertsolariarekin batera gidatuko duten saioan.

Mendarori eskainiko diote Herri Txiki, Infernu Handi telebista saioko atal bat. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra eta Mikel Pagadi saioko aurkezleak mendaroarrak elkarrizketatzen aritu dira egunotan, Mendaroko istorio eta kontu bitxien bila, umorea baita saioko ardatza. Herritarrei eginiko elkarrizketa horien grabazioa eskainiko dute azaroaren 16an, eguena, Goñati pilotalekuan, 20:00etan hasita. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak ohikoak dituzten bakarrizketak eskainiko dituzte, eta Sebastian Lizasok bertsotan jasoko ditu Mendaron bizi eta jasotakoak. 
Saioko arduradunek jakinarazi dutenez, oraindik ez dago zehaztuta noiz emango duten telebistan Mendaron grabatutako saioa, baina urtarrilean izango dela aurreikusten dute.
ETB1ek 2015eko urtarrilean estreinatu zuen saioa, eta laugarren denboraldia estreinatu zuten joan den urrian.

HerriTxiki mendaro guggenheim

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza