Martitzenetan izango dira saioak, Kultur Etxeko Sotoan, 18:30etik 20:30era, ondorengo egunetan: urriaren 10ean, 17an, 24an eta 31n, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, eta abenduaren 5ean eta 12an.
Coaching metodologia erabilita, norbere burua hobeto ezagutzeko moduak aztertuko dituzte, norberaren jokabideez jabetzeko. Era berean, autokonfiantzan eta autoestimuan irabazteko bideak ere aztertuko dituzte Eider Perezek gidatutako saioetan. Plaza mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek eta aurrez jabetze eskolan antzeko ikastaroetan parte hartu dutenek lehentasuna izango dutela izena emateko orduan. Oraindik plaza batzuk bete gabe gelditzen direla zehaztu dute antolatzaileek, bai euskarazko taldean eta baita gaztelerazkoan ere.
Izena emateko: Udaleko Arreta bulegora jo daiteke edota telefonoz deitu (943 741 050) edo emailez idatzi (arreta@elgoibar.eus).