Miranda Ebron hildako Ana B. J. emakume gasteiztarraren hilketa salatzeko lapiko jotzea antolatu du Mendaroko Tratu Onen Taldeak. "44 urteko Agustinek banantzear zegoen 44 urteko Ana, oraindik emaztea eta bi semeren ama zena, labankadaz hil du Miranda de Ebron", azaldu dute gaurko antolatu duten gaitzespen ekitaldiaren harira. 20:00etan lapiko jotzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak, bakoitzak bere etxetik edo ordu horretan dauden lekutik zarata ateratzera animatu dituzte.
Joan zen astean ere antolatu zuten beste lapiko jotze bat Sestaoko emakume baten hilketa salatzeko. Aurten gizonen eskuetan hildako zazpigarren emakume euskal herritarra litzateke Ana B.J. gasteiztarra. Espainiako estatuan 39 emakume hil dituzte 2017an indarkeria matxistaren eraginez.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.